Handala

Handala
Eskuineko umea da Handala.
Argitalpena
SortzaileaNaji al-Ali
Ageri den obrak
EponimoaCitrullus colocynthis
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa

Handala (arabieraz: حنظلة‎Ḥanẓala) —Handhala, Hanzala edo Hanthala grafiaz ere idatzia— palestinar herriaren sinbolo nazional nabarmena eta pertsonifikazioa da.[1] Hamar urteko mutiko bat irudikatzen du.

Naji al-Ali karikaturista politikoak sortu zuen 1969an, eta gaur egungo forma hartu zuen 1973an. Naji al-Aliren karikaturetako sinadura bihurtu zen Handala, eta Palestinako identitatearen eta erronkaren sinbolo ikonikoa izaten jarraitzen du. Honela deskribatu da pertsonaia: "Palestinako gerra, erresistentzia eta identitatea argi eta harrigarriz islatzen du".[1]

Izena Citrullus colocynthis (arabieraz: حنظل‎Ḥanẓal) landaretik datorkio. Landare bizikorra da, Palestinako eskualdean kokatua. Fruitu mikatza du, moztutakoan berriro hazten da, eta sustrai sakonak izan ohi ditu.[2]

Al-Ali 1987an erail zuten. Hurrengo hamarkadetan, Handalaren eraginak indarrean jarraitu du; gaur egun ere oso ezaguna da palestinar herriaren adierazgarritzat, eta horma eta eraikin askotan azaltzen da Zisjordanian (bereziki, Zisjordaniako harresiko grafiti artean), Gazako zerrendan eta palestinar errefuxiatuen eremuetan. Orobat, tatuaje eta bitxi askotan ere ageri da. BDS Mugimenduak eta Irango Mugimendu Berdeak ere erabiltzen dute, besteak beste.[2]

  1. a b (Ingelesez) Faber, Michel. (2009-07-10). «Pens and swords» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  2. a b Oweis 2009.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search